Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentek larunbatean azaldu zuenez, “onena emateko garaia da. Getxo, Bizkaia eta Euskadiko interesak defendatzeko garaia. Herri hau ezin dugu PSE-PP itunaren eskuetan utzi. Orain badakigu honek zer suposatzen duen”. Areetako Xake plazan egindako ekitaldi politikoan, jelkideen buruaz gain, Jose Luis Bilbao berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zuten lagun
Imanol Landa alkategaiak eta Getxoko
EAJren gainerako hautagaiak. “Hemen Getxon, badakigu PSE-PP itun horretan zer dagoen idatzita. Atzealdean dago, baina argi eta garbi jartzen du. Lopezek eta Basagoitik sinatu zutenean herri baten izena jarri zuten. Eta herri horren izena Getxo da. Hori da PPren helburua, PSEren botoekin batera Getxo gobernatzea. Hori da PPren helburua. Eta adi, hemen Getxon PSEri botoa eman nahi diotenek. Hemen Getxon PSEri botoa ematea PPri ematea da. Zenbat urte gauza bera entzuten baina, horrenbeste urteren bueltan, ze proiektu dago PP eta PSEren arteko asmo horren atzean?”, adierazi zuen Urkulluk. Argazkian, Imanol Landa alkategaia buruzagi jelkideez inguratuta, Areetako mitinean / © EAJ.