Lokala irekita mantenduko da hauteskunde kanpaina osoan eta, bozei buruzko informazioa ematearekin batera, Bilduk Sopelarako duen programa ezagutaraziko dute, "kontuan hartuz sopeloztarron partaidetza dela Bilduk duen helburu nagusienetariko bat". Hain zuzen ere, koalizioko hautagaiek "Sopela guztion partaidetzarekin eginda, guztion oniritziarekin garatua eta guztion elkarlanarekin gauzatua izan behar dela" aldarrikatu zuten larunbateko ekitaldian. Horretarako, Partaidetzarako zinegotzigoa sortzea eta Barne Arautegia aldatzea proposatzen dut, sopeloztar guztion partaidetza zabala eta zuzena bermatzeko udal batzarrean eta batzordeetan; eztabaidarako gune zabalak sortzeko eta arlokako batzordeak esparru guztietan garatzeko. Partaidetza horren barruan, "ezinbesteko garrantzia" eman diote "udal aurrekontuen ebazpenari eta eztabaida irekia eta parte-hartzailea izateari".
Sopelako Bilduk aurkeztutako bideoa (cc-by-sa Bildu Sopela):