Bihar, asteazkenarekin, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako idatzizko kanporaketa egingo dute Algortako
San Nikolas ikastolan, arratsaldeko 3etatik aurrera,
Bertsoa.com-ek jakinarazi duenez. Hirugarren urtea da Uribe Kostan txapelketa horretako saio bat Algortan, Uribe Kostan, burutzen dutela.
Ikastolen elkarteak antolatutako sariketako XXVIII. edizioa, baina, hilaren 2an abiatu zen, handik aurrera, Ondarroan, Durangon, Gernika-Lumon, Trapagaranen, Zornotzan eta Bilbon egin dituzte idatzizko kanporaketak jada. Gaur, ordea, Mungiako Larramendi ikastolaren txanda da eta biharko Algortako saioaren ostean, idatzizko finala burutuko dute ostiralean, Gernikako Seber Altube ikastolan. Bertan, 15:00etan hasiko da lehia, sariak 17:30ean banatuko dituztela kultur etxean. Bat-bateko txapelketa, berriz, hilaren 24an abiatu eta ekainaren 3an amaituko da. Argazkian, Pello Arondok parte hartu zuen iazko bat-bateko finalean, Imanol Uriarekin batera.