Ostirala da Leioako Uda aisialdi jardueretan izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 10a, 18:40

Etzidamura arte, ostiral honetara arte, egongo da aukera Leioako Udalak antolatutako Uda aisialdi programan izena emateko. Uztailean, euskaraz eta espainolez burutuko dira bederatzi egunetako bi udaleku ireki horiek, bertan hainbat jarduera egingo dituztela, parte-hartzaileen adinaren arabera. Iaz esate-baterako, surfa, arrantza edo patinajea bezalako ekimenetan murgildu ziren. Hala ere, guztiek izango dute ezaugarri komuna: jolas, heziketa eta kirol arlokoak izango direla, tokiko iturriek baieztatu dutenez. Ekimen horretan parte hartu ahal dute, 1998 eta 2004 urte bitarteko, biak barne, umeek beti ere udalerrian 2011ko apirilaren 1a baino lehen erroldatutakoak izan badira. Argazkian, ume bat Pinosoloko igerilekuetan / © Leioa.net.

Izena emateko tokia Sakoneta kiroldegia izango da, 9:00etatik 21:00etara. Aurten 800 plaza egongo dira eskuragai eta zozketa publiko bidez esleituko dituzte. Hori hilaren 26an egingo dute Sakoneta kiroldegian, goizeko 11etan. Zozketaren arauak eta erabiliko den sistema www.leioakiroldegia.net web gunean eta Sakonetako iragarki taulan kontsulta daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun