Gazte bat atxilotu dute Sopelan metroko zaindari bat erasotu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 10a, 20:03
Atzo arratsaldean, Ertzaintzak 19 urteko mutil bat atxilotu zuen Sopelan, Metro Bilbao garraio enpresako zaindari bati eraso egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Arratsaldeko bostak aldera, gazte batek txiza egin omen zuen Larrabasterrako metro geltokiko anden batean. Jarraian, tokiko zaindaria mutilarengana hurbildu zen egindako hori gaitzesteko eta eztabaidan hasi ziren, beti ere bertsio ofizialaren arabera. Jagoleak gaztea identifikatu nahi izan zuen momentuan, horrek ezezkoa esan eta hura kolpatu zuen tira-biran eroritako zaindariaren borrarekin, polizia iturriek diotenez. Azkenean, erasotuak gaztea atxiki eta Ertzaintza deitu zuen. Patruila bat tokira bertaratu eta ustezko erasotzailea atxilo eraman zuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun