
Lutxanako
Tirante Plataformak urtero antolatzen dituen Azaro Kulturala debaldeko jardunaldiek hamargarren urteurrena beteko dute aurten. Urtemuga borobila ahalik eta hoberen ospatzeko asmoz, apirilaren 14an ekin zioten proposamen berriak biltzeari. Halere, ezusteko itzela jaso zuten pasa den maiatzaren 2an. Eva Guerrero kultur plataformako kideak orduan zabaldu zuenez, "Erandioko Udalak diru-laguntzaren %75a murriztuko diguteneko 'berri ona' eman digu. Hori dela eta oraintxe krisi-kabinetean gaude". Handik aurrera, Santi Neira Jodra kultur zinegotziarekin harremanetan izan dira eta gauzak zerbait leundu badira ere, ostiralean jakinarazi zuten behin betiko murrizketa %55,26koa izango dela. Tirante plataformak auzokideengana jo du laguntza eske eta aurrerantzean egin ditzaketen mobilizazioak babesteko. Argazkian, "
Errautsak" euskarazko antzerkia izan zen iazko Azaro Kulturalean egindako 33 ekimenetako bat / © Errautsak.com