Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak udalerriko dendak sustatzeko ekimena berriz jarri du martxan. Ekainaren 12ra arte, elkartearen kide diren 400 saltokiren batean erosten duenak zenbaki bat daraman txartel bat jasoko du 26 sari sorta irabazi ahal izateko, iaz egin zuten edizioan baino zortzi gehiago. Zozketa ekainaren bukaeran egingo dute. Saritutako zenbakiak elkartearen webgunean bertan eta hainbat hedabideen bidez zabalduko dituztela jakinarazi dute arduradunek. Aurtengoa zazpigarren edizioa da eta sarien artean afariak, edertasunerako eta argazki produktuak, arropa, gitarrak eta bitxi artikuluak egongo dira, besteak beste. Sariak uztailean egingo duten ekitaldi batean emango dituzte eta udalerriko auzokide guztiak bertaratzeko deia luzatu dute antolatzaileek. Sari sorta guztiak ikusteko sakatu
hemen. Argazkian, Areetako Ibaigane kaleko saltokiak.