Ohiko lez, Andra Mari Auzo Elkarteak antolatu du larunbateko herri bazkaria, "Lur barik, arnasarik ez" lelopean. Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako aldarria izan nahi du ekitaldiak. Horrenbestez, 7 eurotan egongo dira salgai txartelak, ondoko tokietan: Lorea taberna, Larra, Taberna Berri, Alberto dastalekua, Amnistia eta UK taberna.
Egitaraua:
Maiatzak 12, osteguna
17:30 Pregoia eta txupinazoa Malakaten (pregoia Geroa ikastolaren eskutik).
- Txokolatada.
- Kalejira.
- Tor magoa.
Maiatzak 13, ostirala
18:00 Mus Txapelketa txosna gunean (txosnetatik pasa apuntatzeko)
18:00 Haur erromeria Malakaten.
20:00 Zesta punta partida.
21:30 Kontzertuak txosna gunean: Aske, Solte eta Gozategi.
Maiatzak 14, larunbata
10:00 Puzgarriak Malakaten.
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Kantak eta helduentzako jolasak.
19:30 Herritik poteoa Skandalue elektrotxarangarekin.
21:00 Herrien jaialdia Itxas Argia polikiroldegian.
21:30 Kontzertuak txosna gunean: Oihartzuna, Siroka eta Obrint Pass.
Maiatzak 15, igandea (San Isidro eguna)
10:30 Azoka.
11:00 Herri kirolak.
11:00 Umeentzako jolasak.
11:00 Isidro Deunaren esku pilota XXI. Txapelketaren finala.
11:30 Tiragoma eta tronpa erakusketa.
12:00 San Isidro eguneko meza, aurreskua eta luncha, Itsas Argia eta Kooperatibaren eskutik.
17:00 Idi probak.
17:00 Erromeria Luhartz taldearekin, Bizkaiko Dantzarien Bilkurak antolatuta.
Gaueko autobusa
Aurten, lehenengo aldiz, jai batzordekoek gaueko autobus bat antolatu dute gaueko 12etatik goizeko 5ak arte, 40 minuturo. Ibilbidea honakoa izango da: txosnen atzealdea; Bidezabal, metro ondoan; Txiki Otaegi plaza, Telepizza parean; Mesedeetako eliza, Areetan; Areetako Kale Nagusia; Fadura; eta Ormaza. Norbaitek Azkorriko estrata batetara joan behar izanez gero, autobus gidariari esan diezaioke.