Aste batzuetako "oporralditxo labur" baten ostean, joan den asteazkenean bueltatu ziren
Koska irratiko uhinetara "Arnas EstUKa" saioko lagunak; eta ez ziren esku hutsik bueltatu. "Euskal gazteriak horrenbestetan pairatzen duen bahiketa, espetxealdi eta errepresioak, pertsonaren egoera fisikoan duen eragina eta kirolak kartzela barruan zauden bitartean eskaintzen dizun onurak izan genituen eztabaida gai
joan den asteko irratsaioan (mp3)", azaldu dutenez. Itzubaltzeta / Romoko Imanol Beristainek, Berangoko Orkatz Gallastegik eta Gorlizko Xabi de la Mazak kartzelatik bidalitako mezuak, eta "zuzenean estudioan gurekin egon ziren Batxi, Ibai eta Joseba algortar preso ohiak". Hemendik aurrera, asteazkenero egongo da "Presoen txokoa" atala entzuteko aukera "Arnas EstUKa" irratsaioan. 21:00etatik 22:00etara egiten dute saioa, Koska irratian, FMko 108.0n eta on line. Argazkian, hainbat lagun Koska irratiko estudioan / cc-by Egizu.