Enpresaren arabera, erabaki gogor horren arrazoiak antolatze, ekoizte eta ekonomia motakoak dira. Krisialdi orokorrari sektorekoa gehitu zaiola dio Sun Chemicalek, paperezko argitalpenen murrizketa, publizitate inbertsioa zorrozki moteldu izana, enbalatze eta ontziratze sektorearen hondatzea eta lehengaien igoera elkarrekin batu direla.
Gaur Asuako langileen ordezkariek, UGT sindikatukoek, asanblada egingo dute DIC nazioarteko enpresa japoniarraren eskumendeko Sun Chemical New Jersey-ko (AEB) enpresak hartutako erabakia eztabaidatzeko.
Iaz beste Enplegua Erregulatzeko Espedientea abiatu zuen enpresak. Orduan, 224 langileengan izan zuen eragina, haietako 45 Asuakoak. Kaltetutakoak 68 egunez kaleratu zituen, langabezi saria eta kopuru osagarri bat kobratu zituztela.