2011ko maiatzaren 9an EBBk ospatutako asteko bileran,
EAJren Euzkadi Buru Batzarreko kideek Ginea Ekuatorialen giza duintasunaren eta banakako zein talde oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko adierazpena izenpetu zuten. Adierazpen hau Bubi Herriaren aldeko Elkarteek sustatua da eta Ipar Afrikako herri batzuetan askatasun eta demokraziaren alde egiten ari diren manifestaldi eta ekimenen testuinguruaren markoan ezartzen da. EAJk historikoki kolaboratu izan du Obiangen diktadurak ezarritako jazarpen politikaren eraginez, egoera latz eta penagarrietan mantentzen den Bubi Herriaren ordezkariekin. Diktadura honen arrakasta potentzia kolonial ohiaren arduragabeziatik eta Nazioarteko Erkidegoak oinarrizko eskubideen urratze lotsagarriaren aurrean mantentzen duen sentiberatasunik eratorria izan da. Argazkian, Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea.