Udari begira, Pinosoloko kiroldegia eta skate pista hobetzea erabaki du
Leioako Udalak. Horrekin, "publiko zabalago bati heltzea eta zerbitzua indartzea nahi dugu", jakinarazi dute udal agintariek. Gauzak horrela, padel eta kanpoko igerilekuetan bi berrikuntza aurreikusi ditu tokiko Udalak. Alde batetik, padel pisten estaltzea eta argiztapena, horiek urte osoan zehar erabili ahal izateko. Eta bestetik, kiroldegiko tabernaren zerbitzuak zabalduko dituzte bertan jarriko duten jatetxearekin. Ekintza hori lehiaketa publiko bidez esleitu dute, 536.000 eurotan. Berrikuntza horietaz gain, skate pistaren hobetze lanak ere esleitu berri ditu Udalak. Kasu horretan, ekipamenduaren zabalera mantenduz, elementu berriak ezarriko dituzte erabiltzaile gazteenentzat zein bizikletan dabilenentzat. Lan horiek 100.000 euroko kostua izango dute. Argazkian, gazte bat patinatzen Leioako skate pistan / © Leioa.net.