"Bildu hauteskundeetan egoteak Anabel Landa Berangoko alkatearen bozka aurreikuspenak apurtu omen ditu", Lantzarteko Auzokide Elkarteak dioenez. Bizilagunek zabaldutakoaren arabera, aipatu zelaiaren salmenta bozen aurretik itxi nahi du udal agintariak, "EAJk gehiengo osoa lortuko ez duen beldur". Koldo Martinez Ezker Batuko zinegotziak baieztatu du, prentsa ohar bidez, bihar ez ohiko udal batzarra izango dela, 19:30ean, Lantzarte Azpiegiturak SAU enpresari lau milioi eurotan saltzea erabakitzeko. Esan bezala, EAJk dauka gehiengo osoa Berangon. "Diru hori lortu ezean, ezingo lukete metro geltokia estaltzeko proiektua aurrera atera", auzokideek kritikatu dutenez. Udalak kiroldegia eraiki nahi du Sabino Arana kalean, 20 milioi euro baino gehiago gastatuz. Gauzak horrela, biharko protesta deitu du Lantzarteko Auzokide Elkarteak. Hitzordua 19:30ean, udal batzarraren orduan, jarri dute, udaletxe aurrean. Berango Eraikitzen herri plataformak, Bilduk eta Ezker Batuak ere bat egin dute deialdiarekin. Argazkian, Lantzarte ingurua Berangon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!