Maiatza eta ekainerako hiru lanuzte egun deitu dituzte Metro Bilbaoko beharginek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 11a, 18:45

Metro Bilbao garraio enpresako langileek lau ordutako lanuzte egunak deitu dituzte hurrengo asteetarako: maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean eta 8an egingo dituzte geldialdiak. Ordezkari sindikalek salatu dutenez, zuzendaritza "ez da hitzarmen kolektiboa betetzen ari". Gauzak horrela, goizeko 6:30etik 8:30ak arte eta, arratsaldez, 18:30etatik 20:30ak arte izango dira lanuzteak. Horrekin batera, maiatzaren 18an, 10:30ean, elkarretaratzea egingo dute Metro Bilbaoko bulego nagusiaren (Nafarroa, 2 / Bilbo) aurrean. Bitartean, garraio enpresako zuzendaritzak ohar laburra plazaratu du. Euren iritziz, "ez dago arrazoi objektiborik lanuzteak deitzeko, eta ez du langileen ekintza horiei buruzko akusazioak elkarri aurpegiratzen hasi nahi, garraiabidea egunero erabiltzen duten pertsonei kalte baizik egingo ez litzaiekeelako". "Enpresak mekanismo egokiak ditu barruan halakoak jorratzeko. Oraingo kudeatzaileek maila goreneko elkarrizketaren eta negoziatzearen aldeko apustua egin dute orain arte, eta aurrerantzean ere berdin egingo dute", gaineratu dute Metro Bilbaoko arduradunek. Argazkian, 2010eko iraila eta abendu artean ere mobilizazioak egin zituzten metroko langileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun