Latirili-ren "Plum & Txalapunk", Turukutupa-ren "Reziclonk", Teatro Gorakada-ren "Jim en la isla del tesoro", Kolectivo Monstrenko-ren "La pared", Anita Maravillas-en "Blue bird", Panta Rhei-ren "Monster Show", Ganso y Cia-ren "Mediopelo", Kukai Dantza Konpainiaren "Karrikan", Deabru Beltzak taldearen "The Wolves" eta Trapu Zaharrak konpainiaren "Vuelta & vuelta" izango dira lehen aldiz ikusi ahal izango diren lanak. Horiez gain, Simulacro Teatro-ren "Paren el mundo" eta Mama Crea-ren "Parcela 85" ere ikusgai izango dira. Euskal Herriko taldeez gain, La Calabaza Teatro-ren "Banco para dos" (Andaluzia), Mumusic Circus-en "Roda, mon" (Katalunia), Proyecto D_Ruses-en "Citeaux" (Aragoi), Teatro Percutor-en "Bajo el andamio" (Madril), Guirigai Teatro-ren "Camino del paraiso" (Extremadura) eta Teatro Inquieto-ren "Cuatro_tres_dos" (Valentzia) lanek ere estreinaldia izango dute Leioako Umore Azokan. Beste herrialde batzuetako taldeen artean, Valeria Guglietti Cia de Sombras Chinas argentinarraren "Mano a Mano" izango da lehenengo aldiz Leioan. Halaber, azokak Australia, Austria, Txile, Argentina, Italia, Frantzia eta beste herrialde batzuetako partaidetza izango du.
Beste hainbat ekitaldi
Antzezlanez gain, Umore Azokak beste ekitaldi batzuk ere baditu aipagarri, hala nola, "La Codorniz 70 años. Humor, sociedad y censura" erakusketa eta maiatzaren 14an izango den argazki maratoia batetik, eta Artekale Euskadiko Antzerki Sarearen topaketak zein sarearen bilera bestetik. Bukatzeko, iazko Umore Azokan irabazi zuten konpainiek saria jasoko dute maiatzaren 13an burutuko den ekitaldian.