Datorren maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan botoa postaz bidali ahal izateko eskaera gaur egin beharko du horrela bozkatu nahi eta orain arte eskatu ez duenak. Izan ere, hauteskunde batzordeek gaur jarri dute izapide guztiak postetxeetan betetzeko azken eguna. Interesatuek Correos-eko bulego batera jo, Espainiako Nortasun Agiria eraman eta bertan emango dieten inprimakia bete beharko dute. Prozesu guztia doakoa da. Egitarauari dagokionez, Administrazioak igandera arte izango du epea hautesleari behar duen dokumentazio guztia igortzeko. Ondoren, hautesleak botoa eman ahal izango du postetxean. Printzipioz, datorren asteazkenera arte, maiatzaren 18a barne, zen epea, baina "Gara" egunkariak gaur zabaldu duenez, Hauteskunde Batzordeak beste egun bat gaitu du horretarako eta, beraz, osteguna, maiatzak 19, izango da epemuga. Argazkian, Algortako postetxea.