Radio Euskadik zabaldu duenez, supermerkatu sare bizkaitarrak 110 milioi euro fakturatu zituen iaz. 1955ean sortu zen eta egun 50 denda eta 900 langile inguru ditu, horietariko 700 emakumezkoak eta gehienak mugagabeko kontratuarekin. Uvescok Ercoreca erosi baino lehen, enpresak administrazio eta biltegietako 82 langile kaleratzeko Enplegu Erregulazio Espedientea abiatu du.
Uvesco Taldea Gipuzkoako eta Kantabriako bi enpresen bategitearen ondorioz sortu zen duela 18 urte. Gaur egun, egoitza nagusia Irunen dute eta Hego Euskal Herrian eta Kantabrian lan egiten dute. Guztira 2.500 langile dituzte. Ercorecaren erosketarekin, guztira, 177 denda lituzkete. Bizkaian, orain arte BMk 40 denda izan ditu, haietako hamaika Uribe Kostan eta Erandion. Zehazki, lau Algortan, bina Areetan eta Erandion eta bana Getxon, Itzubaltzeta / Romon eta Leioan. Hortaz, Uvesco taldeak orain 19 supermerkatu izango lituzkeen Uribe Kosta eta Erandion, haietako zortzi Algortan eta beste zazpi Areetan. Baliteke zentro guztiak martxan ez uztea.