Datozen lau urtetan, "gizarte politika aurreratu eta iraunkorren aldeko apustua" egin nahi Imanol Landa Getxoko EAJren alkategaiak, "pertsonen arteko berdintasunak azpimarratuz". Hautagai jelkideak getxoztar guztiei azaltzen ari zaien proposamenean, ardatz nagusi bezala dauka "gizartean behartsu eta kalteberak diren talde eta lagunei arreta berezi eta zehatza eskaintzea". Landak atzo zabaldutako prentsa oharrean adierazi zuenez, “Getxon gizarte bateratua eta justua nahi badugu, herritarren egoerari eraginkortasunez aurre egingo dioten politikak garatu beharko ditugu ezinbestean”. Bestalde, bihar, ostiralarekin, izango du hurrengo hauteskunde ekitaldia Imanol Landa Getxoko EAJren hautagaiak. Goizeko 11:30ean daukate jarrita hitzordua Areetako Zugatzarte etorbideko Bake Eder eraikinaren, "bizi kalitatea mantentzeko zuzentasun ekonomikoaz" berba egiteko. Jose Luis Bilbao berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko jelkideen hautagaia izango du lagun areetarrak. Argazkian, Imanol Landa joan den larunbatean Areetan egindako mitinean / © EAJ.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!