Auzo ezberdinak herrigunearekin lotzeko autobus zerbitzua eratzea proposatu du Amaia Aparicio Getxoko
Ezker Batuko hautagaiak. Herenegun zabaldutako prentsaurrekoan adierazi zuenez, Neguri Langile edota Zubilleta bezalako herri-inguruetako guneek "zerbitzu eta maiztasun eskaseko autobusak dituzte. Aparicioren ustez, "beharrezkoa da Algorta eta Areetako herriguneekin elkartuko dituen garraioa jartzea; osasun etxeak, ikastetxeak eta udaletxea bera eskuragarriago izateko". Ekimen horren bidez, "EAJren Gobernu Taldeak ahaztuta utzi dituen auzoei zerbitzua egokiro ematea" gura du Getxoko EBk. Bestalde, larunbat honetan, maiatzak 14, kultur arteko ekitaldia egingo du Algortan Ezker Batuak. Hitzordua 12:00etan egingo dute, Telletxe plazan, Amaia Aparicio bera izango dela. Horrenbestez, jaki boliviarrak dastatzeko aukera, umeentzako tailerrak, dantzak eta musika izango dira bertan. Argazkian, Amaia Aparicio Getxoko Ezker Batuko hautagaia / © Getxoko EB.