Ostiral honetan, maiatzak 13, Arabako Bernedo herrira joango da asteburu pasan Sopelako Sekeko Mendi Taldea. Hitzordua arratsaldeko 8etan jarri dute, elizan. Bihar, tokira heldu eta afaltzeko aukera izango dute. Hurrengo egunean, berriz, Toloño mendizerran dagoen San Tirso mendia (1.334 metro) igoko dute. Ondoren, bazkaldu eta, denbora batez deskantsatu ostean, Sorginetxeko trikuharria bisitatuko dute eta Laguardiara joango dira, bertan poteoa egiteko. Amaitzeko, afaldu eta gaubela egingo dute. Biharamunean, Bernedon bazkaldu eta Sopelara bueltatuko dira mendizaleak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eraman beharreko bakarra lo sakoa izango da. Irteerara joan nahi dutenek
sopelakoga[abildua]gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute. Argazkian, Sopelako gazteak, Altsasuko Gazte Asanblada eta Sekeko Mendi Taldea elkarrekin egindako mendi irteeran / ©
Gazte Asanblada Sopeloztarra.