Bildu kalean izango da asteburuan Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 12a, 20:36

Uribe Kostan eta Erandion hainbat hitzordu jarri ditu asteburu honetarako Bildu koalizioak. Besteak beste, bihar, ostirala, Leioarako hautagaitza eta programa aurkeztuko dute. Ekitaldi politikoa tokiko Sakoneta kiroldegian izango da, 20:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, ekitaldi bana izango da Getxoko Bidezabal aldeko Sarri plazan eta Berangoko udal pilotalekuan; biak ala biak 12:30ean. Bitartean, Erandioko Bilduk jarduera sorta antolatu du astebururako. Bihar, propaganda banatzen ibiliko dira, 20:00etatik aurrera, Erandio Landako Goikolanda plazan. Biharamunean ekitaldi politikoa egingo dute Astrabuduan. Hitzordua 13:00etan jarri dute Josu Murueta plazan. Amaitzeko, igandean, propaganda banatzen ibiliko dira Altzagan, 12:00etatik aurrera, metro geltoki alboan. Gainera, aurreratu dutenez, maiatzaren 20an, ostiralarekin, ekitaldi politikoa egingo dute Erandioko Jado kalean, 20:00etan. Argazkian, Bilduren mitina atzo Algortako Tellagorri plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun