Jose Luis Condek irabazi du Leioako San Juan jaietako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 12a, 21:45

Jose Luis Conde eskarmentu handiko diseinugile leioaztarrak egindako kartelak irabazi du aurtengo Leioako San Juan jaietako kartel lehiaketa. Ondorioz, "Si tu me dices ven..." izenburua daraman aipatu lana izango da ospakizunetako kartel iragarlea. Aurten 29 kartel aurkeztu dira guztira, 17 pertsonek bidalitakoak. Horietatik zazpi leioaztarrak izan dira. Jaiak ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatuko dira, ostegunetik igandera. Argazkian, Conderen "Si tu me dices ven..." kartel irabazlea / © Jose Luis Conde - Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun