Baina Getxo udalerrirako proposamenak ez ezik Bizkaiko Batzar Nagusietarako ildoak ere azaldu zituen Joseba Gezuraga diputatu nagusia izateko hautagaia. BIzkaitik, Barrika eta inguruko Biotopoa babestuko duen lurralde antolaketa ekologikoa proposatu zuen, baita aurrekontuen %2a hizkuntz normalizaziora bideratzea ere. Azpiegituren kasuan, eraiki aurretik "lehenengo euren beharra aztertu, dagokien erakunde eta eragileekin kontatuz, herritarrei hitza emanez". Azkenik erreforma fiskal justua eta progresista defendatu zuen.
"Bestelako eredua"
Amaia Agirresarobek, ordea, BIldu hauteskundeetan egotea nahi ez zutenei beren jarrera aurpegiratu zien, erakundeak banatzeko bestelako asmorik ez dutela esanez. Bildu ilegalizatuta egonez gero Getxo PPk eramango lukeen garaikurra izango litzatekeela ere esan zuen Alternatibako kideak. Horren aurrean, Bilduk sostengatzen duen "bestelako eredu ekonomikoa eta sozialak ez du zerikusirik haiek ordezkatzen dutenarekin, eraiki nahi dugun herria oso bestelakoa da. Proposamen oso desberdinak dira gureak: feministak, demokrazia zuzenaren aldekoak, demokrazioa parte-hartzailea bilatzen dutenak. Haiek, bitartean, ingurumenaren suntsipena babesten dute, emakumeak baztertzen dituzte, kudeaketa gardenik ez dute nahi", esan zuen. Eredu hori babesteko datorren larunbatean Bilduk Barakaldoko BECen emango duen mitinean parte hartzera eta hauteskunde egunean Bildu bozkatzera deitu zuen.
Bilduren mitina argazkitan