Sakabanaketaren aurka mobilizatuko dira bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 12a, 23:56

Bihar, ostiralarekin, "Istripu gehiagorik ez! Sakabanaketarik ez! Euskal presoak Euskal Herrira!" lelopeko protesta hartuko du Algortako Telletxe plazak. Hitzordua arratsaldeko 8etan jarri du Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etengabe bitakorak zabaldu duenez. Izan ere, atzo Etxerat elkarteak gogoratu zuenez, "dispertsioak bere horretan jarraitzen du". Azken urtean emandako "trasladoak erabat arbitrarioak" ehunaka zenbatu daitezke, salatu zutenez. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten 715 preso politikoetatik "esku bakarrarekin kontatu daitezke" Euskal Herrian daudenak eta astebururo "bataz beste 670 kilometro egin behar izaten ditugu. 670 joan eta 670 etorri. Arriskuak nabarmenak dira". 2011 honetan jada bost istripu izan dira, azkena pasa den igandean. Orduan, Manex Zubiaga Bravo algortarra eta Lander Etxeberria ikustera zihoazenek pairatu zutenek. Autoan zihoazen lauak ondo irten ziren, "baina ezin dute berdina esan sakabanaketaren ondorioz hildako 16 senide eta lagunek". Argazkian, datozen udal eta foru hauteskundeetan euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko pegatinarekin bozkatzeko eskatu dute Etxerateko kideek / © Etxerat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun