Txalaparta eta bizikleta batzen dituen egitasmoak zeharkatuko du Uribe Kosta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 13a, 00:18

Datorren asteazkenean, hilak 18, Txalamobil Herriz Herri izeneko ekimena abiatuko dute Algortako Portu Zaharretik. Hitzordua eguerdian jarri dute eta, lau egunez euskal kostaldeko bederatzi herritik igaro ondoren, Hernaniko Txalaparta Festara ailegatuko dira larunbatean, hilak 21. Egitasmoa duela hiru urte sortu zuten Txinan Dinastia Trini kolektiboa osatzen duten Edurne Gonzalez, Laurita Siles eta Txoni Manoli artistek. Txalamobil delakoa, pekindar bizikleta eta txalaparta nahasten dituen tramankulua da. "Ez da objektu soila, bizitzari aurre egiteko jarrera osasungarri eta sortzailea baizik", jakinarazi dute antolatzaileek. Gauzak horrela, hilaren 18tik 21era bitartean, aipatu egitasmoak honako udalerriak zeharkatuko ditu: Getxo, Plentzia, Lemoiz, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Zumaia, Zarautz, Usurbil eta Hernani. Argazkian, Dinastia Trinikoak Pekinen, txalamobilarekin / © Txalamobil Herriz Herri.

Maiatzak 18, asteazkena
- Algorta, 12:00etatik 14:00etara.
- Plentzia, 15:00etatik 17:00etara.
- Armintza, 18:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 19, osteguna
- Bermeo, 11:00etatik 13:00etara.
- Lekeitio, 14:30etik 17:00etara.
- Ondarroa, 18:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 20, ostirala
- Zumaia, 11:00etatik 13:00etara.
- Zarautz, 15:00etatik 17:00etara.
- Usurbil, 18:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 21, larunbata
- Hernani, Txalaparta Festa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun