Aurretik iragarri bezala, Koldo Martinez Berangoko EBko zinegotziak sutsuki defendatu zuen Lantzarte saltzearen kontrako jarrera. Ordezkari federalistak "amarrutzat" jo zuen hitzarmenaren onarpena hauteskundeetarako egun gutxi falta direla aurkeztu izana, bere ustez, "hurrengo udal gobernuaren jarduna baldintzatuko duelako". Landa alkateak, ordea, "erabakia behin-behinekoa" dela argudiatu zuen. Martinezek berriro mahaigaineratu zuen auzokideen artean mila sinadura bildu zirela, proiektuaren kontra. Bitartean, "botere gehiegikeriaz" jokatu izanaren akusazioei erantzun zien agintari jelkideak, Lantzarte saltzeko proposamena aurrekoetan "Udalbatzaren gehiengo zabal baten babesa" jaso izan duela aipatuz: "hiru alderdi politiko (EAJ, PSE-EE eta EA) biren kontra (PP eta EB)". Atzokoan, ordea, aurkako jarrera agertu zuen Amaia Madariaga Eusko Alkartasuneko zinegotziak, "auzokideak salmentaren kontra" daudela iritzita.
Lantzarteren inguruko udal batzarra Berangon: