Antzerkia eta zinema izango dira asteburuan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 13a, 18:41
Larunbat honetan, hilak 14, Khea Ziater taldeak "Gloriaren Kantua" antzerkia taularatuko du Sopelako Kurtzio kultur etxean (Mendieta, 11). Antzezlana euskaraz izango da. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute eta sarrera bakoitzak 3 euro balio ditu. Igandean, berriz, "Megamind" filma proiektatuko dute toki berean, arratsaldeko seietan. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapenak eskuratu behar izango dira. Sarrerak eta gonbiteak honako tokietan lortu daitezke: Kurtzio kultur etxean bertan, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara; Sopelako udaletxean, 9:00etatik 13:30era eta Sopelarinen, 9:00etatik 13:00etara. Argazkian, Sopelako Kurtzio kultur etxea / © Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun