Toponimia ibilbidea egingo dute bihar Getxon barrena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 13a, 18:50

Bihar, larunbatarekin, bigarren toponimia ibilbidea egingo du Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Hitzordua goizeko 9etan jarri dute, Getxoko Andra Mari elizan. Bertatik abiatuta, kostaldean barrena eta inguruko baserrietatik ibiliko dira, bizikletaz. Hiru orduko ibilaldia izango da eta, horretan, Getxoko flora, fauna, baserrien arkitektura, geologia, historia eta aspaldiko lanbideei buruzko azalpenak emango dituzte. Horren gaineko informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko, 688 635 350 telefono zenbakira deitu edo getxo.toponimia[abildua]gmail.com helbidera idatz daiteke. Argazkia: © Andra Mari Auzo Elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun