Gaurtik aurrera, Bizkaiko mutilen txapelketaren azken fasea jokatuko dute Leioa eta Askartza saskibaloi taldeetako kadeteek. Partidak, etxean, Kandelazubieta kiroldegi leioaztarrean izango dira, igandera bitartean. Gaur bertan, Askartzakoak Loiola Indautxuren kontra arituko dira. Leioa, berriz, Unamuno taldearen aurka. Bihar, goizez, Unamunok Loiola Indautxurekin neurtuko ditu indarrak eta, arratsaldean, derbya egongo da talde leioaztarren artean. Azkenik, igandean, goizez izango dira bi partidak: Askartza, Unamuno taldearen kontra; eta Leioa, Loiola Indautxuren aurka. Argazkian, Leioako SBT taldeko kadeteak / © Leioa.net.