Mikel Basabe
Aralarreko eusko legebiltzarkideak adierazi duenez, “gure esku dagoen bitartean, PSE-PP bikoteak ez du alternatibarik izango agintean egoteko”. Algortan egon da goizean Basabe, Nahikari Ayo Getxoko zerrendaburuarekin eta Fernando Hevia tokiko hautagaiarekin. Iosu Murgia Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia eta Jon Abril Aralarreko koordinatzaile ordea izan dituzte lagun. Bere aldetik, Ayok, Getxoko Udalaren gazte politika gogor kritikatu du: “14 urtetik gorako gazteentzat ez dago ezer, ez dago inolako aukerarik. Gainera, aisialdi taldeak ito dituzte eta autogestioa zein gaztetxeak ukatu", adierazi duenez. Getxoko Aralarren ustez, "autogestioa izango da gazteriari bidea irekitzeko modua”. Tokiko alkategaiak euskara era aipatu du: “Getxon euskaraz bizi nahi dugu eta oraindik asko dago egiteko; adibidez, Fadura kiroldegian euskararen presentziarik ez dago”, salatu duenez. Argazkian, Aralarreko kideak gaur Algortan / © Aralar.