Ibarrako Alurr dantza taldea izango da bihar Getxoko Herrien Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 13a, 23:25

Bihar, larunbatarekin, maiatzak 14, aurtengo Herrien Jaialdia ospatuko du Itxas Argia dantza taldeak. Urtero legez San Isidro jaietan antolatuko duten Dantza ekimen hori gaueko 21:15ean burutuko dute, Getxoko Andra Mari polikiroldegian. Aurtengo talde gonbidatua Ibarra herriko Alurr dantza taldea izango da. Dena den, Ibarrakoak jada ezagunak dira eskualdean. Esate baterako, pasa den urriaren 16an, Armintzan aritu ziren. Bertan, 40 gaztek "Banintz" izenburua duen ordu beteko saioa eskaini zuten. "Tradizioaren eta berriaren arteko elkarlan bat" bezala definitu zuten, "hainbat dantza eta koreografiatan oinarrituta". Bestalde, Sopelan ere izan dira, orain urte t'erdi, Kurtzio kultur etxea inauguratu zutela. Argazkian, Alurr dantza taldea / © Alurr.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun