Hori da hain zuzen ere Israeli boikot nazioarteko ekimenak egiten duen aldarrikapenetako bat, errefuxiatuak euren etxeetara etortzeko eskubidea gauzatzea. Oro har, Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean Estatu sionistarekin erlazio ekonomikoak, kirol mundukoak, kulturalak… ez onartzea da boikotaren egitasmoa. Euskal Herrian eragile ugarik bat egiten dugu boikotarekin eta ez dugu Estatu sionistaren adierazpenik gure artean onartuko.
Palestinar herriak bizi behar du, eta bizitzeko askatasuna behar du, gure Euskal Herriak askatasuna behar duen modu berean. Horregatik, gaur maiatzak 15, Israeldarrek beren independentzia eguna ospatzen duten bitartean eta palestinarrek hondamendiaren eguna gogoratzen duten bitartean, Uribe Kostako gazte independentistok gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu palestinar herriari, borrokan jarrai dezan bere askatasuna lortu arte. Elkartasuna eta internazionalismoa oinarri, mundu berri bat eraikitzeko bidean tinko jarraituko dugula adierazi eta munduan zehar helburu horrekin borrokan dabiltzan guztiei gure animoak eta gure besarkadarik beroena bidali nahi diegu.
Gora Palestina askea!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora herrien arteko elkartasuna!
Uribe Kostako Gazte Independentistak