Txikia plazan emango du bihar mitina Alderdi Popularrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 14a, 23:17

Alderdi Popularrak hauteskunde ekitaldia egingo du bihar, igandearekin, Eustakio Mendizabal Benito "Txikia" oroitzen duen Algortako plazan. Ekitaldia Espainiako Polizia frankistak eraildako ETAko kide eta frankismoaren aurkako militanteari plaza izena kentzeko eskatu eta bi urtetara egingo du PPk. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Alderdi Popularrak komunikabideetara igorritako agirian iragarri duenez, mitinean Marisa Arrue Getxorako alkategaiak eta Esther Martinez Bizkaiko diputatu nagusia izateko hautagaiak hartuko dute parte. Halere, bidalitako komunikatuan, plazaren benetako izenaren ordez "V-en plaza Algortan" erabili dute. Dena dela, goizeko 10:30etik aurrera, Arruek etxebizitza alorrean dituen proposamenak azalduko ditu. Argazkian, Arrue 2009ko apirilaren 24an, Txikia plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun