Gizonezko bat atxilotu dute Algortan auto istripu baten ostean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 15a, 18:21

Getxoko udaltzainek gizonezko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Algortako Larrañazubi kalean. "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez, gidariak auto istripua izan du goizeko 10ak aldera, ibilgailuak zuhaitz baten aurka talka egin duela. Horren ondorioz, garai luzeko arbola erori egin da, errepidea moztuz. Artatzako suhiltzaileek zuhaitza moztu eta kamioez atera behar izan dute bidea irekitzeko. Bitartean, Getxoko Udaltzaingoak alkoholemia proba egin dio gizonezkoari eta horrek positiboa eman ei du. Hori dela eta atxilotu dute, alkoholaren menpe gidatzea leporatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun