Urtero legez, 6 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzendutako Iñaki Saez udako futbol topaketak antolatu ditu
Leioa Kirol Elkarteak. Bertan, futbolari gazteek euren jokoa hobetzeko eta kirol horren inguruko hainbat ariketa egiteko aukera izango dute, beti ere euskara ardatza izanik. Parte hartzaileak hiru taldeetan banatuta egongo dira: lehenengoak ekainaren 24tik uztailaren 1era arte izango ditu topaketak; bigarrenak uztailaren 4tik 8ra arte; eta azkenak uztailaren 11tik 15era. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez hainbat zonaldetatik abiatuko den autobus zerbitzua ere egongo da, hala nola, Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea eta Bilbotik. Topaketen helburu nagusiak ondokoak dira: jokoaren interpretazioa hobetzea, gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea, eta euskararen erabilera sustatzea, besteak beste. Bertan parte hartzeko,
campusverano[abildua]sdleioa.com helbide elektronikora bidal daiteke mezua edo 675 533 528 telefono zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izango da. Argazkian, hainbat ume aurreko topaketa batzuetan / ©
Leioa.net.