Getxo udalerriko
EAJk "
Deia" egunkarian zabaldu duenez, etxeetan banatutako hauteskunde propagandan hainbat huts-egite izan da eta, zenbait kasutan, bidalitako boto-txartelak ez dira Getxo eta Busturia-Uribeko barrutietakoak. Gauzak horrela, eta hauteskunde arauen arabera, Getxo udalerrian erroldatutako jeltzaleek ez dagozkien hautes-zerrendak bozkatuz gero, EAJ babestu beharrean baliogabeko botoa emango lukete. Hori dela eta, zaleei boto-paperak honako hautagaiak dituztela egiaztatzea eskatu diete: udal zerrendan,
Imanol Landa Jauregi izan behar da alkategaia eta foru txartelak, ordea, Unai Rementeria Maiz beharko luke zerrendaburu. Getxoko EAJk azaldu duenez, huts-egitea "boto-txartelak gutun-azaletan sartzean eta Getxoko postontzietara bidaltzean izandako akats mekanikoren batengatik" sortu da. Argazkian, Imanol Landa.