Aurretik, Getxo udalerriari buruzko beste hauteskunde azterketa egin zuen Ikerfel enpresak, kasu horretan "Deia" egunkariarentzat. Ikerketa 2011ko martxoaren lehenengo hamabostaldian burutu eta apirilaren 6an ezagutarazi zen. Orduan, antzeko emaitza jaso zuen EAJk (%38,4), hamabigarren zinegotziaren tenorean. Bilduri dagokionez, koalizioa aurkeztuta egon arren Ikerfelek bananduta galdetu zuen gerora Espainiako Auzitegi Gorenak ilegalizatuko zuen Sortu (%7,4 eta bi zinegotzi) eta Eusko Alkartasuna alderdiengatik (%0,8). Hortaz, Bilduren kasuan%1,2ko igoera emango litzateke martxo eta apirila bitartean. Aralarren kasuan, esan daiteke Bilduren eboluzioak kaltetu dituela Nahikari Ayok gidatzen duen zerrendaren aukerak, martxoan %4,1 biltzen zuelako eta apirilean %3,3, hots, %0,8 gutxiago.
Konstituzionalisten kasuan, berriz, boto aldaketa PSE-EEtik PPra emango litzateke. Martxoan, PSE-EEri %14,9 egokitzen bazioten eta PPri beste %26,5, PSE-EEk %4,8 galdu eta popularrek %3,4 batuko luketelako. Azkenik, martxoko datuen arabera, UPDk %3,8 batu behar zuen eta EBk %2,7.
