Iosu Murgiak udal guztien kontratazioetan “klausula sozialak” ezartzeko beharra azpimarratu zuen. izan ere,klausula sozial horiek "krisiari ezkerretik aurre egiteko bide bat" direla argudiatu zuen, "langabezian denbora luzea daramaten aldeko klausulak, herriko langabetuen aldeko klausulak, dira", gaineratu zuenez.
Fiskalitatea aldatzea
Murgiaren esanetan krisiari aurre egiteko behar beharrezkoa da ere "erakunde desberdinen arteko elkarlana, azken urte hauetan ikusi ditugun erakundeen arteko liskarrak tamalgarriak dira, EAJk eta PSE-EEk erakundeak erabili dituzte euren liskarretarako eta ez hiritarren zerbitzurako".
Aralarren diputatugaiak alderdi abertzalearen oinarrizko proposamena ekarri zuen gogora, "esan genuen, esaten dugu, eta esango dugu: fiskalitatea aldatu behar dugu, gehien dutenek gehiago ordaindu behar dute eta erakundeek enplegu sortzaileak izan behar dira, energia berriztatzaileen sustapenean, gizarte zerbitzuen garapenean, hor sortu daiteke enplegua, baina lan koherentea behar da horretarako, diru sarrerak bermatu behar dira, eta horretarako fiskalitatea aldatzea ezinbestekoa da”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.