Getxoko Udalak 42.000 euroko diru-laguntza emango dio aurten
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteari, iaz baino 5.000 euro gehiago, %13,51 igoera aplikatuz. Laguntza horren xedea euskara ikasten ari diren zein bestelako euskaldun getxoztarren artean euskara sustatzeko jarduerak antolatzen laguntzea da. Diru kopuru horrekin, Udalak elkartearekin duen hitzarmena berritu du, urte bukaerara arte indarrean egongo dena. Era berean, Getxoko Udalak urte honetan Egizu elkarteak aurrera eramaten dabilen jardueren egutegiari on ikusia eman dio. Besteak beste, berbalagun taldeak, euskaldunak eta euskara ikasten dabiltzanak batzen dituztenak; Irakurzaleen Txokoa, idazle euskaldunekin solasaldiak; eta euskaraz bizi ahal izateko dauden baliabideen berri ematen duen "Kliska" aldizkaria. Argazkian, berbalagun batzuk Trebiñura egindako txangoan / © Egizu!.