Koldo Mediavilla kazetaria, "Deia" egunkariko kolaboratzailea eta EAJren Uribe-Busturia barrutiko foru hautagaiak Getxo udalerriko
Eusko Alkartasunean barne arazoak ikusi nahi izan ditu. Izan ere, atzo bere blogean eta gaur Noticias taldeko egunkarian argitaratutako
"Eusko Alkartasuna, morir de exito" (Eusko Alkartasuna, arrakastaz hiltzea) izeneko artikuluan, azken egunotan jeltzaleek hauspotutako teoria sustatzen saiatu da. Horren arabera, Bildun sartzeak barne iskanbilak sortu omen ditu hainbat alkartetxetan. Mediavillak Santurtzi, Bermeo eta Getxo udalerrien kasuak aipatzen ditu. Bere iritziz, "Getxon, barne polemikak tenperatura hartu du, haien hautagaiek zerrendetan duten pisu espezifikoa lortu ez dutela ikustean. Alternatibako hasiberriak ere hautagaitzan hobeto kokatuta doaz". Antza, Mediavillak ez du jakin Bingen Saitua Eusko Alkartasuneko kidea bigarrena dela Getxo udalerrirako zerrendan eta
inkesta guztien arabera zinegotzi ardura eskuratuko duela. Azken lau urteotan EAk ez du hautetsirik izan. Maitane Nerekan Umaran Bilduren alkategaia Alternatibakoa dela pentsatzea da Mediavillak duen beste aukera. Baina
Getxoko Bilduk hasieratik esan zuen hautagai independentea zela. Argazkian, Bingen Saitua zinegotzigaia.