Iturgaizen esanetan, Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak "suntsitu" egin du Espainia, eta "ETA Udaletan sartu du". Era berean, PSE-EEk Bildurekin hitzarmenetara helduko dela iragarri zuen, "hori baita sozialistek abiatutako prozesuaren hurrengo urratsa". Bilduren atzean zeintzuk dauden argi dagoela uste du eurolegebiltzarkideak: "Bildu ETA da. Otegik, Erkiziak, De Juanak, 'Ternera'-k eta 'altxor' horiek Bilduren alde bozkatuko dute, ETAri munizioa emateko".
Horien aurrean PP dela bermerik onena esan zuen: "Euskadiko PP terrorismoaren sugeari burua mozteko dago politikan". Bitartean, "beste batzuk sugearen arrautzak udaletan eta erakundeetan jartzeko" ari direla gaineratu zuen Iturgaizek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.