Nekane Jurado ekonomialari eta
Elkartzen mugimenduko kideak "Independencia. De reivindicacion historica a necesidad economica" bere azken liburua aurkeztuko du asteazken honetan, maiatzak 18, Leioako Kurkudi herriko tabernan. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean jarri dute. Aipatu liburuak, "gaurko eredu sozioekonomikoak porrot egin duela kontutan hartuta, independentziaren beharra defenditzen du, beti ere ikuspegi ekonomiko batetik", antolatzaileek adierazi dutenez. Elkartzeni dagokionez, Euskal Herriko eskubide sozialen aldeko mugimendu soziala da. 2000n sortu zen. "Gure helburua da Euskal Herri osoan, bertan bizi diren guztiontzat oinarrizko gizarte eskubideak onartuak izatea, hau da, lana izateko eskubidea, oinarrizko diru sarrerak izateko eskubidea eta etxebizitza duina erabiltzeko eskubidea", Elkartzenekoek diotenez. Argazkian, maiatzaren 1eko manifestazioa Areetan, artxiboko irudian.