Maiatzaren 27an western erako bertso afaria egingo dute Algortako Kasinoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 16a, 20:42

Hilaren 27an, ostirala, bertso afaria egingo du Algortako Kasinoan ALBEk. Ekitaldia western zaharrean oinarrituta egongo da. Bertan, Jon Maiak eta Igor Elortzak abestuko dute tokiko egurrezko salooi handian, "pianoaren soinuarekin lagunduta", Algortako Bertso Eskolakoek jakinarazi dutenez. Gauean zehar hainbat sorpresa izango dira, baina, "erronka ondo hasteko eta hobeto bukatzeko ezinbesteko baldintza" western erara jantzita joatea dela adierazi dute. Hitzordua gaueko 10etan jarri dute. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 24a izango da. 25 eurotan egongo dira salgai. Horretarako 605 704 385 telefono zenbakira deitu edo albegetxo[abildua]gmail.com helbide elektronikora bidali beharko da mezua. Momentu horretan, diru-sarrera egiteko kontu zenbakia emango dute. Argazkian, Jon Maia bertsotan aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun