Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetatik umeak ekarriko ditu aurten ere Atfal Sahararen aldeko elkarte getxoztarrak, uztaila eta abuztua gure artean igaro dezaten. Gauzak horrela, ostiralera arte izango dute udalerriko familiek 7 eta 12 urte arteko neska-mutil horietako bat hartzeko aukera. Ekimen horretan parte hartu nahi duten lagunek aipatu elkartearekin edo Getxoko Udalarekin harremanetan jarri beharko dute. Egitasmo horren bitartez, umeei mediku-azterketa eta elikagai egokiak eskaintzeaz gain, neska-mutil sahararren errealitatea ezagutzeko aukera ematen zaie familia getxoztarrei. Interesatuek informazio gehiago jaso dezakete Atfal elkartean (658 751 359 /
atfalgetxo[abildua]gmail.com) edo Getxoko Udaleko Garapeneko Lankidetza Sailean (944 660 017 /
lankidetza[abildua]getxo.net). Argazkian, aurreko batean gurera etorritako saharar umeetako batzuk udaletxean egindako harreran.