"Makrokatzelak" izeneko erakusketa dela medio, espetxe sistemari buruzko jardunaldi kritikoak egiteari ekin diote gaur Leioako
Udondo gaztetxean. Bihar, asteartea, "Macrocarcel de Zaballa y el negocio de las prisiones" mahai-ingurua egingo dute, Autodefentsa kolektiboaren parte hartzeari esker, arratsaldeko 7etatik aurrera. Etzi, asteazkena, ordu berean, "Espetxe sistemari alternatibak" gaiari buruzko eztabaida burutuko dute
Salhaketa kolektiboarekin. Ostiralean, berriz, Alperrikako bizien jabe eta El tierno desavorio y Lupita la ingrata bakarlariak arituko dira, 21:00etatik aurrera. Larunbatean, 15:00etatik aurrera, bazkaria eta presoei idazteko idazlan tailerra egingo dute. 20:30ean, berriz, eskualdeko musika emanaldia egongo da Pabellon 314, Pornosaurio eta Ultima Neurona taldeen eskutik, 3 eurotan. Azkenengo egunean, igandea, Txirlora antzerki taldeak Sanchis eta Misterraren testu batean oinarritutako "Francamente" antzezlana taularatuko du 20:30ean. Jardunaldietan lortutako diru guztia presoei eta euren senideei emango diete. Argazkia: cc-by-nc-sa
Break0ut.