Palestina ikusgai dago Plaza Beltza kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 16a, 22:05
Gaur hasi eta hilaren 31 arte, "Welcome to Palestina" erakusketa ikusgai izango da Larrabasterrako Akilino Arriola kalean dagoen Plaza Beltza herri kulturgunean. Izan ere, atzokoa, maiatzak 15, data tristea da palestinarrentzat, Israelgo Estatuaren sorrerarekin batera lurralde erdia galdu baitzuten. Erakusketarekin batera, ostegun honetan, "Gueto 2009" dokumentala proiektatuko dute arratsaldeko 7etan. Hilaren 26an, berriz, Palestinako Giza Eskubideen egoerari buruz arituko dira Eneko Caller Nuyum elkarteko kidearekin. Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi palestinar kultur zentroak antolatuta, herri palestinarraren errealitatea hurbildu nahi dute herritarrei ekimenak: "1948tik okupazio militar bati eutsi eta bizitza duin bat izaten saiatzen den herri baten errealitatea, alegia", adierazi dutenez. Erakusketa 14 panelek osatzen dute; horien artean autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak daudela. Informazio gehiago proiektuaren webgunean aurki daiteke: www.palestinainfo.org. Argazkian, atzo 63 urte bete ziren Israelgo Estatua sortu zenetik, palestinarrek Nakba edo Hondamendia izendatu zuten eguna, alegia / © Bakea eta Duintasuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun