Normala denez honelako programetan, parte hartzaileek iritzi ematean tesi jakin batzuk defendatzen dituzte, baina azken bolada honetan konturatu naiz, futbolariek ez bezala, iritzi emale profesional hauek ez dutela "esklusibitate klausularik" euren kontratuetan eta egun osoa ematen dutela telebista katez-kate tournean.
Baina, ni bezala, telebistako urrutiko agintea eskuan gai ez bazara saio bera 2 minutuz jarraian ikusteko, eta egunen batean denbora baduzu, ezetz lortu nik bezala, egun berean “tertulisto” bera 4 telebista saiotan ikustea. 4 saio ezberdinetan esateko asmoa izan dut, baina saioak berdinak dira, egungo albistegi gehienak berdinak diren bezala.
Gora ikuspuntu ugaritasuna!
Alberto Hernandez euskara irakasle sopeloztarrak atzo Sopela.net agerkari digitalean argitaratutako artikulua
[©