Getxoko Udalak Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten 10 elkarteei 211.673 euro zuzendu die aurten, lankidetza-hitzarmen eta diru-laguntzen bidez. Publikoak zein pribatuak diren irabazi asmorik gabeko erakunde horiek honako helburuak dituzte: arazoak konpontzeko gizarte zibilaren parte hartzea bultzatzea, udalerrian dagoen elkarteen sarea sustatzea, gizarteko boluntario-lana erraztea eta Gizarte Zerbitzuen alorreko jardueren garapenera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea. Argazkian, duela bi urte Getxoko udalak Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen ziren 7 elkarterekin sinatu zituen lankidetza hitzarmenak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!