Arrue, Basagoiti eta Martinez haritza landatzen (© Getxoko PP):

"Lurralde Zati Planaren kontrako borroka" irudikatzeko asmoz, Galeako gotorlekutik gertu haritza landatu du Marisa Arrue Getxoko PPren hautagaiak. Ildo berean, "udalerriko berdegunean mantentzearen aldeko jarrera" agerian utzi nahi izan dute tokiko popularrek. Ekitaldian Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak eta Esther Martinez Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak ere parte hartu dute. "EAJk Andra Marin 8.000 etxebizitza eraikiko dituen beldur" dela adierazi du Arruek. Popularren alkategaiaren hitzetan, "horixe bera aurreikusten duen LZPren arauak aplikatzen hasi dira jada" jelkideak. Zehaztu duenez, "martxoan Hirigintza Arautzeko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspena egiteko izapideekin hastea agindu zuten, 1.200.000 eurotan". Hala ere, ez da gaurkoa Getxoko PPk egunotan Galean egin duen agerraldi bakarra izan. Herenegun "kanpaldia" egin zuten "etxebizitza duina" aldarrikatzeko asmoz. Hainbat neska-mutilez gain, Javier Ruiz hautagaia izan zuen lagun Arruek. Argazkian, etxebizitza duinaren aldeko kanpaldia igandean / © Getxoko PP.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!