Berangoko Hirigintza Arautzeko Plan Orokorra (HAPO) behin betiko onartzeko martxoaren 2ko foru aginduaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Lantzarteko Auzokide Elkarteak. Halaber, aipatu zelaiari dagokionez, HAPOren exekuzioa behin-behinean bertan behera uzteko eskatu diote EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari bizilagunek, helegiteari buruzko erabakia hartu artean. Lantzarteko auzokideek "neurrigabetzat" jotzen dute HAPOk aurreikusten duen etxebizitza kopurua: 2.321, alegia. Halaber, plangintzaren lanketan parte hartzeko aukerarik eman ez dietela salatu dute. Bizilagunen arabera, "EAJ eta alkatearena da HAPO, ez herriarena". Anabel Landa alkate jelkideak joan den ostegunean eman zuen Lantzarten etxebizitzak eraikitzeko hurrengo pausua, orubea Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen Azpiegitura sozietateari saltzeko hitzarmena behin-behinean onartuz. Argazkian, Lantzarteko auzokideen protesta joan den asteko udal batzarrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!